Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak, 7 eta 16 urte bitartekoak.
Isaba English Camp-ek esperientzia ahaztezinak eskaintzen ditut talde guztietarako; bai bere etxetik urrun lehenengo egonaldia egiten duen txikiarentzat bai abendura bila datorren nerabearentzat.
Adinak badu garrantzia, horregatik aste bakoitzean adin bertsuko taldeak osatzen ditugu. Hala ere, malgutasunez jokatzen dugu anai-arrebak eta lagun-taldeak badira. Taldeak horrela antolatzen dira:
7-10 urtekoentzat
11-13 urtekoentzat
14-16 urtekoentzat
Giro atsegina eta familiarra sortzen dugu, astean gehienez 35 ikasle… (ia etxean bezala). Heldu/ikasle ratioa 1:6
UDALEKUA
Erronkaribar leku lasaia da, landaretza mardula eta erreka txiki asko dituena. Duela zenbait hamarkadatatik scout taldeek eta ikastetxeek leku egokitzat jotzen dute kanpaldiak egiteko. Gehienek Belabarze alderdia aukeratzen dute, Izabako udal-dermioan, herritik 5 kilometrora Zuriza eta Anso ibarrerako bidean. Bertan leku ederra aukeratu dugu, erreka txiki baten ondoan dagoen eta pinuak dituen zelai bat. Udalekuan ingelesa ikasteaz gain naturan txertatutako bizimodu osasuntsua, dibertsioa, abentura eta jarduera asko aukeran eskaintzen ditugu. Goi-mailako teknologia bazter baten geratzen da egun batzuetarako. Puntako kanpin-dendak dira. Logela bakoitza 6-8 haurrentzat. Denda, sukalde-jantokia, gelak, komunak eta dutxak daude.
ELIKADURA
Etxeko sukaldaritza egiten dugu, eta menuak askotarikoak eta orekatuak dira.
Ikasleren batek dieta berezia behar badu, ohar bidez adierazi zein alergia, intolerantzia edo behar berezi dituen.
SEGURTASUNA
Haurren ongizatea gure lehentasuna da, horregatik udalekuan beti egoten dira lehen laguntzako formakuntza duten langileak. Izabako Osasun Etxea (24 ordu) 10 minutura dago.
Udalekuak erantzukizun zibileko asegurua du eta Nafarroako Gobernuaren segurtasun-arau guztiak betetzen ditu.
info@isabaenglishcamp.com